XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garingo eliza berritua

Garin auzoko San Sebastian eliza eraberritua inauguratu zen abenduaren 13an.

Jose Maria Setien Donostiako gotzainak eman zuen meza. Inaugurazioan Gipuzkoako Kultur diputatua den Koruko Aizarna eta Beasaingo alkatea, Jon Jauregi, izan ziren, garindarrekin batera.

Ia bederatzi milioi eta erdiko gastua izan da San Sebastian eliza berritzea.

Gotzaitegiak, Udalak, Diputazioak eta hainbat partikularrek emandako diruarekin konpondu da.

Kutxaren eta Euskadiko Kutxaren laguntza ere izan da. Barrualdetik eta kanpoaldetik konpondu dute eliza. Auzolanean lan asko egin omen da.